Ingurune paregabea !

Ühaitza aterbetxea Basabürüan Lexantzümendiren magalean edireiten da, Ligi-Atherei herrian, bi ibarren bidegurutzean : lehena, Santa-Grazira (Urdax), San Martingo harrira eta Belagua aldera hedatzen dena ; bigarrena, Larrainera eta Iratira garamatzan Andoze ibarra.

Familian edo lagun artean, egonaldi bat, asteburu bat edo mendi ibilaldi batean gaualdi bakarra iragaiteko gune ezin hobea duzue. Aterbetxean ongi etorri beroa izanen duzue.

Ühaitza talde aterbetxea

Beheko solairuan sukalde eta jangela nagusia. Bigarren egongela bat eta komunak ere baditu. Mugikortasun mugatua duten bi lagunendako logela bat aurkitzen da bertan, bainugela eta komun egokituekin.

Lehen solairuan, lau lagunendako bi logela eta bost lagunendako beste bi logela daude, guzietan bainugela eta komunak daude.

Bigarren solairuan hamar lagunendako logela handi bat dago, bi dutxa eta komun batekin.

Olha aterbetxea

Sei lagunendako egokitua.

Behereko solairuan, egongela eta sukaldea aurkitzen dira.

Lehen solairuan hiru logela, bainugela eta komuna.

Aterbetxean ostatu hartzeko formula ezberdinak :​

  • Gaualdi soila
  • gaualdi eta afaria
  • gaualdia bazkari eta afariarekin
  • Ühaitza aterbetxe osoaren alogeratzea kudeaketa librean
  • Olha aterbetxe txikiaren alogeratzea.

Onespen ziurtagiriak :

Hezkunde nazionalaren, gazte eta kirol saila

ÜHAITZA ATERBETXEAREN TARIFAK :

  • Gaualdia 20,00 € / perts.
  • Gaualdia (14 urtetik beherakoentzat) 16,00 € / perts.
  • Gaualdia eta gosaria 26,00 € / perts.
  • Gaualdi, gosari, afari 40,00 € / perts.
  • Pentsio osoa 52,00 € / perts.
  • Logela alokairua (4 ala 6 lagun) 80,00 € – 100,00 € / gaua
  • Aterbetxe osoaren alokairua 400,00 € / gaua
  • Aterbetxe osoaren alokairua aste bat 2300,00 €

OLHA ATERBETXEAREN ALOKAIRUA 2021 :

  • Astebura 200,00 €
  • Astea 360,00 €

TARIFS 2022 GÎTE ÜHAITZA-LE SAISON :

  • Nuitée 20,00 € / pers.
  • Nuitée enfant (– 14 ans) 16,00 € / pers.
  • Nuitée et petit-déjeuner 26,00 € / pers.
  • Demi-pension 40,00 € / pers.
  • Pension complète 52,00 € / pers.
  • Location chambre complète (4 à 6 personnes) 80,00 € à 100,00 € / nuit
  • Location gîte complet 400,00 € / nuit
  • Location gîte complet semaine 2300,00 €

TARIFS 2021 LOCATION OLHA :

  • Week-end 200,00 €
  • Semaine 360,00 €