Mendi ibilaldiak

Basabürüa ezagutzeko mendi ibilaldiak, Maidalenatik hasiz, Losko, Lexantzümendi eta Zalagainera, 2017 metroko garaiera duen Orhiko kaskorarte.

Neguan raketez eta mendiko eskiekin Basabürüan gaindi ibiltzeko ibilbide frango.

Pilota

Euskal pilotaren lehen irakaspenak, esku hutsez ala palaz, Ühaitza aterbetxearen gibelean aurkitzen den Ligi-Athereiko plaza librean.

Mendiko bizikleta

Mendiko bizikletarentzat ibilbide egokituak, izan mendiko bizikleta ezagutu nahi dutenendako ala kirolarienendako.

Orientazio ibilbideak

Ühaitza aterbetxearen inguruak ezagutzeko orientazio ibilbideak.

Eskalada

Argibeleko eskalada gunea, ühaitza aterbetxetik hurbil. Eskalada abiatu nahi duten ala maila jakin bat dutenendako ibilbide egokituak. 200 ibilbide baino gehiago, 3c mailatik 8c mailara. Garaiera handiena : 95 metro.

Kayak eta hydrospeed

Ühaitza errekan kayak eta hydrospeed egiteko aukera.

La Verna harpearen bisita

1953an aurkitua, La Vernako sala handia Santa-Grazin (Urdax) aurkitzen da, San Martingo harriko gune geologiko paregabean. Mundu mailan lur azpiko hirugarren gune handiena da La Vernakoa.

Urte osoan zehar publiko ezberdinei zabalik da. Bisita mota ezberdinak proposatzen dituzte : familia ibilalditik hasiz, espeleologia kirol ibilaldiraino.

Arrantza

Zehazteke.

ÜHAITZA ATERBETXEAREN TARIFAK :

  • Gaualdia 16,00 € / perts.
  • Gaualdia (14 urtetik beherakoentzat) 10,00 € / perts.
  • Gaualdia eta gosaria 22,00 € / perts.
  • Gaualdi, gosari, afari 38,00 € / perts.
  • Pentsio osoa 48,00 € / perts.
  • Logela alokairua (4 ala 6 lagun) 64,00 € – 80,00 € / gaua
  • Aterbetxe osoaren alokairua 350,00 € / gaua
  • Aterbetxe osoaren alokairua aste bat 2100,00 €

OLHA ATERBETXEAREN ALOKAIRUA 2021 :

  • Astebura 100,00 €
  • Astea 300,00 €

TARIFS 2021 GÎTE ÜHAITZA-LE SAISON :

  • Nuitée 16,00 € / pers.
  • Nuitée enfant (– 14 ans) 10,00 € / pers.
  • Nuitée et petit-déjeuner 22,00 € / pers.
  • Demi-pension 38,00 € / pers.
  • Pension complète 48,00 € / pers.
  • Location chambre complète (4 à 6 personnes) 64,00 € à 80,00 € / nuit
  • Location gîte complet 350,00 € / nuit
  • Location gîte complet semaine 2100,00 €

TARIFS 2021 LOCATION OLHA :

  • Week-end 100,00 €
  • Semaine 300,00 €